- Garrantzitsuena komunikazioa da, beraz hizkuntza batek komunikazioa oztopatzen ez duen heinean ahalik eta gehien erabili behar da.
- Gure seme-alabek euskararekin eta oro har edozein hizkuntzarekin harremana eta zaletasuna izan dezatela bultzatu behar dugu. Euskararekiko atxikimendua lortzeko ahaleginak egin behar dira.
- Haurrek hizkuntza aberastasuna bereganatzeko “erabilera- ezagutza- motibazioa” prozesua egiten dute. Helduen kasuan motibazioa- ezagutza-erabilera prozesua ematen da. Beraz, haurrek euskara erabil dezatela lortu behar da.
- Etxeko-hizkuntza, edozein izanda ere, aberatsa bada, bigarren hizkuntza ikastea errazagoa suertatuko zaie gure seme-alabei.
- Haurrek ez dute euskara eskolarekin soilik erlazionatu behar, euskara dibertigarria eta erabilgarria dela erakutsi behar zaie. Euskararekin jolastu behar da, ipuinak asmatu, seme-alabek kontatu ditzatela, asko abestu, abestien letrak aldatu…
- Euskararentzako eremuak lortu behar dira, eguneko tarte batzuk era sistematikoan euskarari eskaini behar zaizkio, esnatu eta eskolara joan bitarteko tartea, bazkalostea…
- Euskararekin harreman positiboa bultzatu behar da une oro.
- Eskola orduz kanpoko jarduera bat aukeratzeko unean, euskaraz eskaintzen direnei lehentasuna eman.
- Gasteizen antolatzen diren euskarazko ekintzak gero eta ugariagoak dira, benetan merezi du seme-alabekin ekitaldi horietara joateak!
- Telebista euskaraz ikus dezatela saiatu. ETB3n marrazki bizidun asko eskaintzen dituzte.
- "Hizkuntzak ez du antza xaboiarekin” alegia, ez da erabileraren ondorioz gastatzen, guztiz kontrakoa baizik.
miércoles 22 de diciembre de 2010
Euskara ikasten ari naiz... Euskaraz egin behar al nuke seme alabekin?
Mitzalaguna bloggean agertzen den informazioa:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada